XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pocahontas ibaira begira jarri zen.
Aitaren nahiak beti bete izan bazituen ere, oraingoan bestela zen: ez zuen Kocumekin ezkondu nahi.
- Ibai zabala egonkorra dela dio, baina ez da egia
Adi entzuten zion Mikok, Flitek lore baten polena biltzen zuen artean.
- Begira ibaira, Miko: bazter bakoitza desberdina da.
- Badakit.
- Amona Sahatsarengana joango gara.
- Berak esango dit zer egin.
Ibaian behera abiatu zen Pocahontas, kanoan, kolibria alboan zuela.
Lokaizti ezkutu baten erdian zegoen Amona Sahatsa itxaroten.
Berrehun urtetik gora zeramatzan han, bere erro sendoak uretan hondoratu eta bere orri luzeak zintzilik zituela.
Zuhaitzaren
-Amona Sahatsa
- Zurekin hitzegin nahi dut.
Bapatean, enborrak dardar egin eta adabegietatik andre xahar maitekor baten aurpegia azaldu zen.
- Pocahontas!
Amaren lepokoa daramazula dakust.